COACH ARTISTIKOA
Thierry Biscaryk kudeatutako 3 tailer
Zure proiektu artistikoa
Zure musika proiektu prestatzen eta ontzen laguntzen dizut.
Ondoko urratsak elgarrekin eginen ditugu:
- Zure proiektua teknikoki eta ekonomikoki egingarria den aztertu
- Zure ibilbide artistikoa finkatu (ibilaldia, xedeak, sorkuntza eta ekoizpenaren helburuak)
- Zure proiektuaren parte hartzaileak identifikatu
- Zure gaitasunak, ahalmenak, dohainak, talentuak eta trebetasunak argitan ezarri
- Egin beharrak aurreikusi eta antolatu
- Estrategia zehaztu eta jarraitu
- Finantzamendu publiko zein pribatu aurkitu
- Beste egin moldeak aurkitu
- Partaide berriak atzeman
- Zure obra musikala preparatzen hasi
Eszenatokia landu

Kantari, kantarixa, interprete, musikari, eszenatokian interpretatzen laguntzen dizut.
Ondoko urratsak elgarrekin eginen ditugu:
- Zure nortasun eszenikoa identifikatu eta baieztatu
- Zure eszenatoki presentzia landu
- Zure gorputza eszenatokia hartzen eta askatasunez adierazten lagundu
- Zure kidetasuna indartu taldeko kideekin
- Espazioa erabiltzen ikasi, eszenatokian etxean bezala sentitu
- Jolastu, dibertitu, eszenatokia gozatu
- Abesti bakoitzen letren zentzua argitu, ulertu, zureganatu
- Zure interpretazioaren zuzentasuna landu, zure emozioak transmititu
- Zure komunikazio trebetasunak garatu : jestuak, esateko moldea, publikoa begiratzeko eta hitz egiteko moldeak landuz
- Zure emanaldien antzerki zuzendaritzak asmatu
- Zure emanaldi publikoak analizatu eta zure entsaioetan hobetu
Musika talde,
Beste urratsetaz gain, ondoko urratsak elgarrekin eginen ditugu:
- Zure taldearen kontzertuaren errepertorioa ikuspegi desberdinetan landu: doinuen hautatzea eta ordenatzea, letren zentzua, musika moldaketak, taula zuzendaritza, teknika...
- Zure taldearen nortasuna identifikatu eta baieztatu
- Zure publikoarekin konpartituko duzun unibertsoa definitu
- Elkartasuna, harmonia eta kohesioa taldearen barruan garatu
- Taldearen ausardia, iraunkortasuna eta determinazioa indartu
Zure musika proiektua sustatu
Zure musika proiektua sustatzen laguntzen dizut.
Ondoko urratsak elgarrekin eginen ditugu:
- Zure irudi profesionala definitu eta baieztatu, zure ikuspegi artistikoarekin egokitu
- Zure proiektuaren sustapen plana sortu (estrategia, helburuak, mezuak...)
- Kanpaina eta komunikazio plan bat prestatu
- Zure proiektuari egokituak diren sustapen tresnak sortu: argazkiak, testuak, bideoak, maketa, prentsa dozierra, kartela, webgunea...
- Zure helbide liburu profesionala hobetu edo sortu (kontzertu antolatzaile, hedabide, ekoizleak...)
- Huts egin behar ez dituzun gertaerak aurkitu eta konfiantzazko harreman bat profesionalekin garatu
- Egin beharrak aurreikusi eta antolatu
- Zure emanaldiak eta musika saltzen eta negoziatzen ikasi
- Zure proiektuaren sustapen plana sortu (estrategia, helburuak, mezuak...)