KULTUR BIDERATZAILE

Iparralde eta hegoaldeko ikuskizungintzako profesionalak lotzen ditut.
Europako kultur deialdietan parte hartzen dut eta martxan jartzen ditut.
Bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditut.


Horra burutu dituztan ekintza batzuen adibideak:

ELIRALE

3 urteko estrategia plana Senpereko Elirale dantza konpainiarentzat idatzi dut. Plana horren ekintza batzuk nihaurek martxan jarri edo koordinatu ditut. Horietan, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko ARTHA proiektua edo ospe haundiko koreografo baten babeste eskaera bideo hau.
Captura de pantalla 2018-06-18 a las 17.32.38

KARRIKIRI

Iruñako Karrikiri elkartea aholkatu dut kultur egitasmo bat martxan jartzeko.
« Hitzen hotsak, formato txikiko hitzaldi musikatuak » 2018ko apirilan hasi da.