COACH ARTISTIKOA

Thierry Biscaryk kudeatutako 3 tailer

Zure proiektu artistikoa

Zure musika proiektu prestatzen eta ontzen laguntzen dizut.
Ondoko urratsak elgarrekin eginen ditugu:
  • Zure proiektua teknikoki eta ekonomikoki egingarria den aztertu
  • Zure ibilbide artistikoa finkatu (ibilaldia, xedeak, sorkuntza eta ekoizpenaren helburuak)
  • Zure proiektuaren parte hartzaileak identifikatu
  • Zure gaitasunak, ahalmenak, dohainak, talentuak eta trebetasunak argitan ezarri
  • Egin beharrak aurreikusi eta antolatu
  • Estrategia zehaztu eta jarraitu
  • Finantzamendu publiko zein pribatu aurkitu
  • Beste egin moldeak aurkitu
  • Partaide berriak atzeman
  • Zure obra musikala preparatzen hasi

Eszenatokia landu

Kantari, kantarixa, interprete, musikari, eszenatokian interpretatzen laguntzen dizut.
Ondoko urratsak elgarrekin eginen ditugu:
  • Zure nortasun eszenikoa identifikatu eta baieztatu
  • Zure eszenatoki presentzia landu
  • Zure gorputza eszenatokia hartzen eta askatasunez adierazten lagundu
  • Zure kidetasuna indartu taldeko kideekin
  • Espazioa erabiltzen ikasi, eszenatokian etxean bezala sentitu
  • Jolastu, dibertitu, eszenatokia gozatu
  • Abesti bakoitzen letren zentzua argitu, ulertu, zureganatu
  • Zure interpretazioaren zuzentasuna landu, zure emozioak transmititu
  • Zure komunikazio trebetasunak garatu : jestuak, esateko moldea, publikoa begiratzeko eta hitz egiteko moldeak landuz
  • Zure emanaldien antzerki zuzendaritzak asmatu
  • Zure emanaldi publikoak analizatu eta zure entsaioetan hobetu
Musika talde,
Beste urratsetaz gain, ondoko urratsak elgarrekin eginen ditugu:
  • Zure taldearen kontzertuaren errepertorioa ikuspegi desberdinetan landu: doinuen hautatzea eta ordenatzea, letren zentzua, musika moldaketak, taula zuzendaritza, teknika...
  • Zure taldearen nortasuna identifikatu eta baieztatu
  • Zure publikoarekin konpartituko duzun unibertsoa definitu
  • Elkartasuna, harmonia eta kohesioa taldearen barruan garatu
  • Taldearen ausardia, iraunkortasuna eta determinazioa indartu

Zure musika proiektua sustatu

Zure musika proiektua sustatzen laguntzen dizut.
Ondoko urratsak elgarrekin eginen ditugu:
  • Zure irudi profesionala definitu eta baieztatu, zure ikuspegi artistikoarekin egokitu
  • Zure proiektuaren sustapen plana sortu (estrategia, helburuak, mezuak...)
  • Kanpaina eta komunikazio plan bat prestatu
  • Zure proiektuari egokituak diren sustapen tresnak sortu: argazkiak, testuak, bideoak, maketa, prentsa dozierra, kartela, webgunea...
  • Zure helbide liburu profesionala hobetu edo sortu (kontzertu antolatzaile, hedabide, ekoizleak...)
  • Huts egin behar ez dituzun gertaerak aurkitu eta konfiantzazko harreman bat profesionalekin garatu
  • Egin beharrak aurreikusi eta antolatu
  • Zure emanaldiak eta musika saltzen eta negoziatzen ikasi